Aspace Gipuzkoa
Elbarritasun zerebralaren elkartea den Aspacek, zenbait zerbitsu eskeintzen ditu baita programak ere.
Bertan, estimulazio goiztiarra, tratamenduak eta diagnostikoak egiteko prestatuak daude.
Informazio guzti hau, honako helbide hontan aurkitu ahal izango duzu
Irakasleak Down sindromea duten haurrekin lan egiteko gai izan daitezen plan bat eskatu dute
| Down sindromea duen senitartekoren bat duten hainbat familiak irakasleen prestakuntza ahalbidetuko duen plan baten «behar larria» azaleratu zuten atzo.Iragan ostegunetik atzo arte Asturiasen egindako jardunaldietako ondorio nagusietako bat da hori, baina ez bakarra. Jardunaldi horietan 700 pertsona baino gehiagok hartu zuen parte, eta bertan bildutakoek Down sindromea duten pertsonek batez ere hezkuntza arloan dituzten traba eta baliabide eskasiak utzi zituzten agerian: irakasleen prestakuntza eza, ikastetxeen eta mugimendu asoziatiboko profesionalen arteko elkarlan eskasa, gurasoek euren haurren eskolaratzean eta ikastetxeko egunerokotasunean duten parte hartze urria eta abar izan zituzten hizpide. Hala ere, parte-hartzaileak ez ziren hezkuntza alorrera mugatu, eta lantegi desberdinetan antolatuta, hainbat alderdi jorratu zituzten: guraso berriak direnek jasaten duten «kolpea», Down sindromea duten pertsonek euren kasa bizitzeko dituzten zailtasunak eta abar.
Lehentasuna, osasun arazoak Guraso eta senitartekoez gain, Down sindromea duten 200 bat lagunek ere hartu dute parte Asturiasen eginiko jardunaldi hauetan. Horietako zenbaitek, Oviedoko Unibertsitateko ikerketa bat eskuetan, beren lehentasunak hitzartu zituzten. Down sindromea duten pertsona helduei, bertako ondorioen arabera betiere, osasun arazoak dira kezkarik gehien sortzen dizkietenak. Eta horien atzetik etorriko lirateke zaintza etxean bertan jaso behar dutenen arazoak, aisialdia, jabetza eta oinordekotzak, eta 30 urtetik aurrera hasten den arazoz beteriko zahartzaroa.Pertsona horien eskubideak bermatuak izan daitezen baliabideak eskaintzeko ere eskatu zuten jardunaldi horietan. |
Down sindromea
Down sindromea. Badira zenbait ezaugarri, maila batean zein bestean, Down sindromearekin jaio diren pertsona guztiak dituztenak. horietako batzuk, aurpegiarena adibidez, berezkoak ditu; hipotonia muskularra da bizitzako lehenengo urteetako ezaugarri nabarmenetariko bat. Down sindromea duten pertsonek, bestalde, maila desberdinetako atzerapen mentala izaten dute.
Honako ezaugarri hauek, maiz izaten dituzte sindromea duten pertsonek: bihotzeko lesioak eta oso maiz hartzen dituzten infekzioekin zerikusi duten prozesuak eta entzumen mailako urritasunak eragiten dituztenak. urritasun horiek are eta gehiago nabarmentzen dituzte muga kogniszitiboak eta atzerapen mentalak eragindako zailtasunak, lengoaia eskuratzerakoan eta garatzerakoan dituztenak.
Garunaren alterazioaren intentsitateak ez du harremanik gainerako organoen alterazioarekin. Arpegiera oso nabarmenak ez du esan nahi garunaren alterazioa aurpegiko ezaugarri hain nabarmenak ez dituzten beste batena baino handiago izango denik.